Post honetan, Mendaroko saneamendu-proiektuaren etorkizuneko kolektorearen inpaktua eta problematika aztertu nahi ditugu, Aizkoltxo kobazulotik igarotzean.

Aizkoltxo 3 haitzuloa Kurutzgain industrialdera daraman errepidearen ondoan dago, Aizkoltxo muinoan, Mendaro Plazaren aurrean. Sarrera aslfaltotik metro batera irekitzen da, metro eskaseko garaiera duen goragune baten gainean. Sarrera galeria mehar eta baxu bat da, eta bertatik, dozena erdiren bat metro egin ostean, areto zabal batera igarotzen da.

Mendaroko saneamendu Aizkoltxo

Aizkoltxo muinoa eta Aizkoltxo 3 haitzuloaren sarreraren kokalekua

Mendaroko saneamendu Aizkoltxo

Aizkoltxo 3 haitzuloaren sarrera

Mendaroko saneamendu proiektuko

Aizkoltxo 3 kobazulotik irteten

Proyecto saneamiento de Mendaro. Plano de Aizkoltxo

Aizkoltxo 3 haitzuloaren profil idealizatua

Mendaroko saneamendu proiektuko kolektorearen

Esploratze eta topografia lanak egin ondoren, marka batzuk aurkitu ziren barrunbe honetako beheko galerietan, euri sasoietan urak izan zuen maila adierazten zutenak.

Aizkoltxo haitzuloko beheko galeria. Euri sasoietan urak hartzen duen maila ikusten da.

Uraren maila adierazten duen beste marka bat beheko beste galeria batean

Euriteetan haitzuloa urez betetzen denean urak beheko mailan hiru metro baino gehiago hartzen dituela egiaztatzeko, esplorazio bat egin zen eurite normal bat izan ondoren, eta egiaztatu zen haitzuloaren beheko mailan ura zegoela bi metro inguruko altueraraino.

Aizkoltxo 3 haitzuloko galeria urpean, euri sasoian.

Aizkoltxo 3 haitzuloko uholdeak kontrolatzen jarraitzeko, 2021eko abenduaren 10ean, Mendaron izan ziren uholdeen ostean, haitzulora joan ginen zein egoeratan zegoen egiaztatzeko.

Aizkoltxo 3 haitzuloaren sarrera, 2021eko abenduaren 10ean, Mendaron izan ziren uholdeetan.

Egin ahal izan genituen egiaztapenak oso argigarriak izan ziren, eta egiaztatu ahal izan genuenez, lurpeko ur garbiak ziren, eta ez, nahasiak, Deba ibaikoak modukoak. Esan Deba ibaiaren maila, une hartan, gutxi gorabehera, 10 metro beherago zegoela. Horretaz gain, kareharriak haitzuloaren sarreran sortzen duen metro bete inguruko harresiari esker, urak ez ziren errepidera iritsi eta ez zituzten urpean hartu handik gertu dagoen Lili galdategiaren pabiloia, Intsusai jatetxe zaharra eta Quivaren pabiloia, haitzuloaren sarrera baino 4 metro inguru beherago gelditzen direnak. Era berean, hasierako galeriaren zoruan ikusi zitekeenez, ondorioztatu genuen, ura haitzuloaren ahotik irteten ez bazen, hori industrialdera daraman errepidea irekitzeko egin ziren leherketen ondorioz sortu ziren pitzaduren eta arrakalengatik gertatzen zela.

Hala, ondorioztatu genuen zoru zartatu horretatik iragazten den ura industrialdera joateko errepide horren azpitik igarotzen dela, horrek azalduko luke haitzuloaren sarreraren aurrean, industrialdearen eta N-634 errepidearen arteko zelai zatian ikusten den lursaila hondoratu izana; izan ere, iragazten den urak, lurrazpia zeharkatzean jan egiten baitu lurra.

2021eko abenduaren 10ean izan ziren uholdeetan Aizkoltxo 3 haitzuloaren sarreratik irteten zen uraren ikuspegia. Ura kareharriak haitzuloaren sarreran sortutako sakonunean gelditu zen, Kurutzgain industrialdera daraman errepidearen mailan.

proyecto-saneamiento-de-Mendaro-aizkoltxo-plano-3

Aizkoltxo inguruaren aireko argazkia, ingurua nolakoa den ikus dezagun.

Aizkoltxo 3 haitzuloaren barrualdean aurkitutako errekarriek adierazten dute lurpeko errekasto batek zeharkatzen zuela haitzuloa eta handik gertu dagoen Deba ibaian ateratzen zela. Horrexegatik, oso litekeena da lurrazpiko errekasto hori berori egungo Aizkoltxo 3 haitzuloaren azpitik igarotzea, haitzulotik hain gertu dagoen beheko maila batean, ezen uholdeak daudenean, ura goiko galeria fosilera heltzen baita, eta urak 3 metro baino gehiagoko maila hartzen baitu. Maila horri epifreatikoa deitzen zaio, batzuetan, lehor, eta beste batzuetan, urez beteta egoten delako. Aizkoltxo 3 haitzuloa lurrazpiko errekasto batek zeharkatzen duela onartu ostean, zein lekutatik irtengo zen aurkitzen saiatu ginen Deba ibaitik oso gertu dagoen leku batean, eta Kurutzgain industrialdearen behealdeko pabiloien aurrean zeharo hondatutako kolektore bat zegoela ohartu ginen, eta ikusi genuen ibaiaren barruan sartzen zela pare bat metro inguru.

2021eko uztailaren 3an, metro eta erdiko lodierako horma sendoak zituen kolektore handi hori esploratu genuen Deba ibaian, eta ikusi genuen lehenengo zatia hondoratuta zegoela. Kolektore guztia luzetara zeharkatu bagenuen ere, oso zaila izan zen esploratzea, errekarriz eta, bereziki, lohiz beteta zegoelako. Ezkerraldeko horman bakarrik, sedimentuetan hondeatutako kanal estu moduko bat zegoen, eta ur apur bat zerion bertatik. Pentsatu genuen ur hori izango zela hozka sortu zuena. 17 bat metro aurrerago kolektorea gune handiago batean ixten zen. Sedimentu gutxiago zegoen bertan, eta metro bat baino gehiagoko diametroa zuten hormigoizko bi hodik zeharkatzen zuten behetik gora, gangaraino. Barrualdea nahita harriz beteta zegoela ikusi ondoren, pentsatu genuen handik gertu zegoen kontserba fabrikako bi kutxatila zahar izango zirela.

Aizkoltxoko kolektore handiko lehenengo zatiaren aztarnen ikuspegia Deba ibaian sartuta. 2021eko uztailaren 3a.

Deba ibaiaren uretatik irteten den ezkerraldeko horma zatiari begiratuta, hormen sendotasunaz ohartu ahal izango gara. Sendotasun hori, gangaren handitasuna eta ibaian barrena doan zati luzea ikusita, pentsaezina da kolektore horren xedea fabrika txiki baten hustubidea besterik ez izatea. Duen tamainagatik, badirudi kolektore hori proiektatu zela ur bolumen handi bat ibaiaren korrontea doan alderantz husteko, adibidez, uholde baten ondorioz gertatutako iturburua.

Aizkoltxoko kolektorearen kanpoaldea goroldioz estalirik.

Kolektorearen sarrera estua, erori zen hasierako zatiaren hondakinak pilatu izanaren ondorioz.

Aizkoltxoko kolektorean barrena. Eskuinaldea ia guztiz beterik dago lohi beltzekin.

Kolektorearen ezkerraldea. Hormaren ondoan, lohian hondeatutako kanal bat ikus daiteke. Ur garbia igarotzen da bertatik.

Kolektoreko ur garbiaren emari txikia Deba ibaiaren ur nahasiekin elkartzen den gunea argiztatzen.

Aizkoltxoko kolektorearen ikuspegia Deba ibaiak goraldi txiki bat izan ostean. Gangaren gainean hazten den goroldiozko mantua bakarrik ikusi daiteke.

Aizkoltxoko kolektorearen ikuspegia Deba ibaiak goraldi txiki bat izan ostean. Gangaren gainean hazten den goroldiozko mantua bakarrik ikusi daiteke.

Aizkoltxo 3 haitzuloa eta bertatik igarotzen diren lurpeko urak aurkitu genituenetik, ur horien iturburua aurkitzen saiatu gara Deba ibaitik hurbil dauden ertzetan. Oso litekeena da kolektorea xede horretarako jarrita egotea, baina Deba ibaiaren urak goratuz gero, erabat urpean gelditzen denez, oso zaila da hori egiaztatzea.

Marra urdinak eta gorriak, Mendaroko saneamendu proiektuaren ustezko kolektoreak.

Etorkizuneko Mendaroko saneamendu kolektorearen proiektuari buruzko ondorioak

Aizkoltxoko inguruaren planoa abiapuntutzat hartuta, non marra urdinez eta gorriz irudikatu baitira Mendaroko saneamenduaren proiekturako proiektatu diren kolektoreak, honako hau ondorioztatzen dugu: Kurutzgain industrialdera sartzeko eta bertatik irteteko errepidean, Mendaroko zubiko biribilgunetik Lili galdategiraino zeharkatzen duen kolektore zatiarentzat (marra gorria), ez direla kontuan izan toki horren ezaugarri karstiko bereziak, ezta kaltetuta geldituko liratekeen ondare geologiko, espeleologiko, arkeologiko eta hidrogeologiko ugariak ere; are gehiago, kontuan izanik, Mendarok Euskal Kostaldeko Geoparkearen baitan sartzeko eskaera egin berri duela, eta, ondorioz, toki hori babestu egin behar duela, bereziki, toki hori Geoparkean egingo den Karstaren Ibilbidearen hasiera eta tokirik esanguratsuena izango delako. Horretaz gain, kontuan izan behar da kolektorearen zati hori guztiz bat datorrela kareharriaren hasierako lerroarekin, hau da, Geoparkeko Karstaren hasierarekin. Hori dela eta, ez litzateke egokia izango etorkizunean egingo den Karstaren Ibilbidearentzat hain esanguratsua eta adierazgarria izango den lerroa seinaleztatea. Are gehiago, berezitasun geologiko bikain hori aitortzen duen monumenturen baten bidez adierazi beharko lirateke lerro hori eta ondoan dagoen Aizkoltxo haitzuloa, nazioan eta nazioartean parekorik ez duten magdalenienseko ondasun higigarriengatik ezaguna dena. Informazio gehiago izateko, irakurri gure txosten hau: “El límite Paleolítico-Kárstico del Bajo Deba”.

Aizkoltxo 3 haitzuloaren sarreraren aurrean kolektore bat eraikitzearen alderdi garrantzitsuenei dagokienez, gure ustez, eraikuntza horrekin batera, balio geologiko, karstiko, espeleologiko, arkeologiko eta hidrogeologiko paregabea duten kareharriak hondeatuko dira. Gune hori berebizikoa da Mendaroko garapenarentzat, eta Mendarok ezin du inguru hori narriatzen utzi.

Aldi berean, gure ustetan, ez da inolako azterketa hidrogeologikorik egin, alde batetik, hondeaketa lan horiek Aizkoltxoko lurpeko uretan zer nolako eragina izango luketen ebaluatzeko eta, bestetik, Aizkoltxo 3 haitzuloaren barrualdean sortzen diren ur pilaketa epifreatikoetan eragin ditzaketen jarioak ebaluatzeko. Horrek, ondorioz, uholde arriskua ekarriko luke Industrialdeko pabiloirik gehienentzat; izan ere, urak haitzulo horretan izan dezakeen maila baino 4 metro beherago gelditzen dira.

Horretaz gain, uste dugu kolektore horrek Aizkoltxoko lurpeko uretan izango lukeen eraginak zalantzan jarriko lukeela ur hori herri hornidurarako erabili ahal izatea, bereziki, gaur egun jasaten ari garen berotze globalak agerian jarri baitu beharrezkoa dela esku artean dauzkagun baliabide hidrikoei eustea eta beste baliabide batzuk bilatzea.

Marra eten gorriz Aizkoltxoko kolektoreak Deba ibaian dituen gutxi gorabeherako mugak

Hasteko, hau da, guretzat logikoena: Aizkoltxon Deba ibaiko kolektore ia osoa betetzen duten sedimentuak eta hasierako zatiaren hondoratzeak sortu dituen hondakinak garbitzea, barrualdean dagoen ituruburuari urak husten laguntzeko, eta, ondorioz, Aizkoltxo 3 haitzuloko uholdeak saihesteko. Baina kolektorea Deba ibaiaren uretan hondoratuta gelditzen denez, goraldi txiki ororen aurrean, ibaiaren urak oztopo dira kolektorearen ura husteko. Horrexegatik, eraginkorrena izango litzateke kolektore guztia kentzea, eta dena airean uztea, naturak berak erabaki zuen moduan.

Laburbilduz, guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu Aizkoltxoko kobazuloei eragiten dien Mendaroko saneamendu kolektorearen proiektua egiteko, bere inguruaren benetako azterketa xehatu batetik hasi beharko litzatekeela, maila guztietan.

Angel Mª Tobajas Ramos
Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldea.