Ornodunak
ORNODUNAK
Ornoduna da hezurdura, bizkarrezurra edo ornoak dituen animalia oro; izan ere, hortik dator ornodun hitza. Gaur egun, 62000 espezie ezberdin inguru daude deskribatuta, baina urtero berriak aurkitzen dira eta beste batzuk desagertu egiten dira. Gaur egun, ornodun animaliak hainbat motatan taldekatzen dira:
Arrainak dira klaserik ugariena, ur gezatako eta gazitako 28000 espezierekin. Talde horren baitan sartzen dira hezurdunak eta kartilaginosoak. Bestalde, 9200 hegaztiak dira, 8200 narrastiak, 4800 anfibioak eta, azkenik, 4400 espezie, ugaztunak.
Lehenengo animalia ornodunak arrainak izan ziren, eta itsasoan agertu ziren behe paleozoikoan, kanbriar ertainaren leherketan. Erregistro fosilean aurkitutako espezierik antzinakoenak 530 milioi urte atzerantz garamatza: agnatho arrain bat (masailezurrik gabea) da. Masailezurrak zituzten lehen arrainak, gnatosthomoak, garai ordobikoan agertu ziren, eta debonikoan, jada, dibertsifikatu eta espezializatu egin ziren. Garai hartan, duela 400 milioi urte inguru, arrain batzuk itsasotik irten eta lurra konkistatzera ausartu ziren. Badirudi, euren hegatsak luzatzen eta gorputz adar itxura hartzen hasi zirela. Pixkanaka tetrapodo bihurtu ziren, eta, ondoren, anfibio, karbonifero garaian.
Anfibioak izan ziren lehorreko bizitzara erabat egokitu ziren lehen ornodunak, ondoren, permikoan eta triasikoan izandako eboluzioak, horietako batzuk narrasti bihurtu zituen, lehenik tamaina txikikoak eta, beranduago, jurasikoan tamaina handiko animaliak, ezagunak diren dinosauroak.
Ugaztunak ere narrasti horiengandik sortuak dira. Lehenengoak narrasti mamiferoide izeneko sinapsidoak izan ziren, duela 260 milioi urte inguru, garai permiarrean agertu zirenak. Pixkanaka eboluzionatzen joan ziren, 100 milioi urte baino gehiagoz, triasikoan gertatu zen espezieen eztanda handi batetik hasi eta garai jurasikora arte. Ordurako, ugaztunak egokituta zeuden, eta gerora, mesozoikotik aurrera lurra menderatuko zuten animalia bihurtu ziren. Hala, nitxo ekologikoak okupatu zituzten ia erabat; eta gaur egun, goi-animaliak dira, arrakasta ebolutibo handiena izan dutenak.
Hegaztiak ere narrastiengandik eboluzionatu zuten beste ornodun animalia mota bat dira, zehazki, koelurosauroengandik (isats hutseko narrastiak). Lehenak, duela 220 milioi urte inguru agertu zirela uste da, eta, jada goi jurasikoan, erabat garatuak eta irudikatuak daude.
Museoan, ornodunen bost mota nagusiak ditugu irudikatuta, baita azpiklase eta aldaera batzuk ere: debonikoko agnathos arrain korazatuak; hezurdun arrainak; teleosteoak eta euteleosteoak, baita arrain kartilaginosoak ere, hala nola, arraiak eta marrazoak; bi txori, bata eozenokoa, eta bestea, behe-kretazikokoa; hainbat anfibio, adibidez, igelak eta arrabioak; narrastiak, hala nola, dortokoak eta dinosauridoak; eta nola ez, ugaztunak: hartzak, mamuta, lehoia, karraskariak, tigreak, e.a.