Elgoibarko fosilen eta mineralen Museoa
Mufomik, Elgoibarko Fosilen eta Meatzarien Museoak, 3.600 pieza inbentariatu baino gehiago ditu, gaur egun, aretoetako beira-arasetan erakusten direnak, gehienak fosilak, 2300 ale baino gehiagorekin. Horiekin batera, mineralak, lurpeko fauna, malakologia, meatzaritzako elementuak eta burezurrak eta animalia askoren eskeletoak ere ikus daitezke museoan.
Mufomiren helburu nagusia da, dibulgazioaz gain, pedagogia- eta hezkuntza-lana egitea. Museoak hezkuntza maila guztietarako eskaintza zabala du, eta denboran zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen digu, Paleontologiak eta Geologiak ematen diguten ezagutzari esker. Fosil zalea, naturaren maitalea edo ikastetxeren bateko irakaslea bazara, museora joatea esperientzia bikaina eta ahaztezina izango da zuretzat.
Eskuetan fosil bat hartzen dudanean, trilobite bat (…), harmonia matematikoaren inpresioa sentitzen dut. Urtuak, pitzadurarik gabe elkartuak agertzen dira, maisu baten eskuak grabatutako domina batean bezala, helburua eta edertasuna, lehen egunean bezain fresko. Zenbat milioi urte igaro dira izaki honek jada existitzen ez den itsaso bat animatzen zuenetik? Eskuan daukat haren irudia, edertasun hilezkorraren zigilua. Zigilu hau ere egun batez deskonposatuko da, edo etorkizuneko sute kosmikoetan urtuko da. Baina forma eman zion matrizea legean ezkutatuta dago, eta bertatik jarduten du, heriotzaren eta suaren irismenetik kanpo.
Ernst Jünger
MUFOMIREN ERAKUSKETA ARETOAK
Fosilak
Hainbat areto ditugu, ornodun eta ornogabeko fosilei eskainiak. Euskadiko eta Elgoibarko fosilei eta mineralei buruzko beira-arasak ere baditugu.
Mineralak
Museoan, guztira, 700 mineral baino gehiago daude ikusgai, hala nola, karbonatoak, silikatoak, mineral organikoak, jatorrizko elementuak. Dauden mineral talde guztiak ditugu bertan.
Teknikaren bilakaera
Korridore tankerako aretoa, teknikaren bilakaera erakusten duten beira-arasekin. Bertan, gizakiak, historiaurrean eta antzinako historian, ekoitzi izan dituen lanabesak ikusi ahal izango ditugu.
Gertakari katastrofikoak Debabarreneko haitzuloetan
Aspaldi hasi ginen pentsatzen oraindik induskatu gabe dauden barrunbeek izango zuten duten zoriaz, eta badakigu hainbat gertakari katastrofikok...
Elgoibarko museoko ainfiboak
Albiste honetarako, Extremadurako mehatze eta mendietako abenturetan lagun eta bidaide leial izan dudan eta etorkizunean paleontologian doktore...
Maiatzaren 18a, museoen nazioarteko eguna
Elgoibarko fosilen eta mineralen museoaren sorreraren 31. urteurrenarekin bat, datorren ostegunean, maiatzak 18, museoen nazioarteko eguna ospatuko...