Denboraren lerroa
1983
Leizarpe espeleologia taldea sortu zen.
Leizarpe espeleologia taldeak Izarraitz mendigune karstikoan egin zituen bere jarduerak, eta Mendaron izan zuen egoitza.
1992
1992. urtean, Euskal Herriko 200 fosil desberdin lortzeko eta Urretxuko mineralogia eta paleontologia astearen filatelia erakusketan aurkezteko helburua jarri genion geure buruari.
Zigilu-marketako fosilen erregistroek txunditu egin zituzten geologiaren miresleak
1993
1993. Leizarpe Elgoibarrera joan zen. Udalak lokal bat laga zigun museo gisa egokitzeko.
Elgoibarko Udalak lokal bat laga zigun museo gisa egokitzeko.
1994
1994an Elgoibarko Fosilen eta Mineralen Museoa inauguratu zen. Museoaren egoitza Elgoibarko Udalak lagatako Pedro Mugurutzako eskola zaharretan jarri zen.
Elgoibarko fosilen eta mineralen museoa Pedro Mugurutzako eskola zaharretako egoitzan
1995
Leizarpe espeleologia taldea eta museoa erakunde independente gisa hasi ziren funtzionatzen.
Leizarpe espeleologia taldea eta museoa erakunde independente gisa hasi ziren funtzionatzen.
2002
8 urtez, museoaren funtsak sendotzen eta ugaritzen joan ginen. Hala, 2002. urtean agerikoa zen lekua falta zitzaigula. Gurearen ondoko lokal bat lagatzea lortu genuen, eta horrela, museoak zuen lekua bikoiztu egin genuen.
Urte horretan bertan, museoa legeztatu egin zen eta legezko estatutuak idatzi ziren.
2002an museoa legeztatu egin zen eta legezko estatutuak idatzi ziren.
2003
Udalak eraikineko beste areto bat utzi zigun.
Eraikineko beste areto bat, laborategi, liburutegi eta biltegi gisa egokitu genuena.
2005
2005ean beste areto bat utzi ziguten, eta arkupeak itxi genituen, areto guztiak elkartu eta leku gehiago izateko. “Teknikaren bilakaera” erakusketa iraunkorraren inaugurazioa ere egin zen.
Museoak zuen lekua handitu egin zen
.
2006
Hormako beira-arasak jarri genituen, hormen luze-zabalera guztian, fosilen eta mineralen bildumen banaketa hobetzeko.
Erakusketa aretoak eraberritu egin ziren, fosilen eta mineralen bildumak kalitate handiagoarekin erakusteko.
2007
Mahai gaineko azken beira-arasak kendu genituen, antiestetikoak izateaz gain, traba handia egiten zutelako.
Mahai gaineko azken beira-arasak kendu genituen, aretoetako lekua ahalik eta gehien hobetzeko.
.
2008
Zorua erabat hondatuta zegoenez, egurrarekin estali genuen, museoaren itxura hobetzeko.
Museoaren zorua konpondu zen itxura modernoagoa izateko.
2011
Museoaren azpian dagoen sotoan zeuden hondakinak atera ziren. Ondoren konpondu egin zen, eta museoari atxiki zitzaion.
Sotoak hiru areto ditu, eta biltegi gisa erabiltzen da.
Museoaren azpian dagoen sotoa konpondu egin zen. Gaur egun, kobazulo baten erreplika sortu da bertan. Labar pinturak dituen zulogune karstikoa irudikatzen du.
.
2019
Fosilen eta Mineralen Museoaren, Mufomiren, 25. urteurrena.
Elgoibarko filatelia erakusketa tarteko, eta fosilen eta mineralen museoak 25 urte betetzen zituenez, Correosi eskatu zitzaion oroitzapenezko bi zigilu jaulki zitzala: batak, mixosaurus baten eskeleto fosila irudikatzen du, eta besteak, mineral bat, fluoritazko kristalizazio masiboa duena.
2020
Webgune berria estreinatu genuen: Mufomi.org
Maiatzean 26. urteurrena beteko da Mufomiren inaugurazio ofiziala egin zela. Hori dela eta, Interneten dugun presentzia eguneratzea erabaki dugu.
2022
Koba edo haitzulo karstiko bat birsortzea museoko sotoa egokituta.
Kobazulo berriaren erreplikak 45 metroko ibilbidea du eta lau espazio ezberdin ditu:
- Sima aretoa
- Neanderthal aretoa
- Sixtina kapera
- Mediterranea aretoa
2023
Elgoibarko espeleologiaren 50. urteurrena
2023an, Debabarreneko espeleologiak heldutasuna lortu zuen, Elgoibarren espeleologiaren 50. urteurrena ospatu baitzen Morkaiko-Leizarpe Espeleologia Taldearen sorrerarekin.