Zure pribatutasuna garrantzitsua da niretzat. Pribatutasun adierazpen honetan azalduko dizut nire erabiltzaileen zein datu jasotzen eta nola erabiltzen ditudan. Baldintza hauek zehatz-mehatz irakurtzeko eskatzen dizut, zure datu pertsonalak webgune honetan eman aurretik. Hamahiru urtetik gorakoak Mufomi.org webgunean erregistratu ahal izango dira, erabiltzaile gisa, aurrez, gurasoen edo tutoreen baimena izan gabe.
Hamahiru urtetik beherakoen kasuan, beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen baimena, haien datu pertsonalak tratatzeko.
Adingabeen kasuan, inola ere ez dira jasoko familiako gainerako kideen lan egoerari, egoera ekonomikoari edo intimitateari buruzko datuak, haien baimena izan gabe.
Hamahiru urte baino gutxiago baldin badituzu, eta webgune honetara zure gurasoei esan gabe sartzen baldin bazara, ez zara erabiltzaile gisa erregistratu behar.
Webgune honetan, erabiltzaileen datu pertsonalak errespetatzen eta zaintzen dira. Erabiltzaile zaren aldetik, jakin behar duzu zure eskubideak bermatuta daudela.
Gune seguru eta fidagarria sortzen ahalegindu naiz, eta horregatik, zure pribatutasunaren inguruan ditudan printzipioak partekatu nahi ditut.
- Inoiz ez dut informazio pertsonalik eskatzen, baldin eta, egiaz, eskatzen dizkidazun zerbitzuak emateko beharrezkoa ez bada.
- Inoiz ez dut inorekin partekatzen nire erabiltzaileen informazio pertsonala, legea betetzeko izan ezik, edo zuk horretarako berariazko baimena eman ezean.
- Inoiz ez ditut zure datu pertsonalak erabiltzen, pribatutasun politika honetan adierazten ez den beste xederen baterako.
Ohartarazi egin behar da Pribatutasun Politika hau aldatu ahal izango dela, legeen eskakizunen edo autoerregulazioaren ondorioz, hori dela eta, erabiltzaileei gomendatzen zaie, aldiro, begiratu dezatela. Pribatutasun politika ezarri ahal izango da, erabiltzaileek erabakitzen baldin badute, datu pertsonalak jasotzen dituen inprimaki ororen artetik, inprimakiren bat betetzea.
Mufomi.org webguneak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (LOPD) eta LOPD garatzen duen Araudia izenarekin ezagutzen den abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren baldintzen arabera egokitu du webgune hau. Horretaz gain, Europako Legebiltzarraren (UE) 2016/679 Araudia eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa (RGPD) betetzen ditu, baita, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea ere.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna
- Arduradunaren izena: Asociación Cultural para el mantenimiento y desarrollo del Museo de Fósiles y Minerales de Elgoibar. «Mufomi»
- IFZ/IFK: G20780573
- Helbidea: Artetxe kalea, z/g, Elgoibar, 20870 (Gipuzkoa), Posta kutxatila: 20.
- Posta elektronikoa: info@mufomi.org
- Jarduera: hezkuntza arloko webgunea
Arestian aipatutako Datuak Babesteko Araudi Orokorraren ondorioetarako, webgunearen inprimakien bitartez bidaltzen dizkidazun datu pertsonalak “Webguneko erabiltzaileen eta harpideen” datuak bezala tratatuko dira.
Nire erabiltzaileen datuak tratatzeko, teknikaren eta antolakuntzaren arloan, indarrean dauden legedian ezarritako segurtasun neurri guztiak inplementatzen ditut.
Zure informazio pertsonalari ezarriko dizkiodan printzipioak
Zure datu pertsonalak tratatzean, datuak babesteko araudi europar berriaren betebeharrekin bat datozen honako printzipio hauek ezarriko ditut:
- Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Beti eskatuko dut zure baimena, aurrez, erabateko gardentasunarekin adieraziko dizkizudan xedeetarako, zure datu pertsonalak tratatzeko.
- Datuak murrizteko printzipioa: Lortu behar ditudan xedeetarako behar ditudan datuak bakarrik eskatuko ditut. Ahalik eta datu gutxien.
- Datuak gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: datuak, gehienez ere, tratamenduaren xedeetarako beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko dira. Xedearen arabera, aditzera emango dizut datuak gordetzeko epe jakina zein den. Harpidetzen kasuan, aldiro, nire zerrendak berrikusiko ditut, eta ezabatu egingo ditut luzaroan aktibitaterik ez duten datuak.
- Integritate eta konfidentzialtasun printzipioa: Zure datuak tratatzeko, datu pertsonalen segurtasuna bermatuko da, eta aldi berean, konfidentzialtasuna bermatuko da. Jakin behar duzu, beharrezkoak diren neurriak hartzen ditudala, hirugarrengoek, baimenik gabe, nire erabiltzaileen datuak eskura ez ditzaten edo okerreko moduan erabil ez ditzaten.
Nola lortuko ditut zure datuak?
Mufomi.org webgunean tratatzen ditudan datu pertsonalak honako iturri hauetatik datoz:
- Harremanetarako inprimakia
- Harpidetzeko inprimakia.
- Blogeko komentarioak.
Zein eskubide duzu, datuak ematen dizkidazunean?
Pertsona orok eskubidea du Mufomi.org webgunean tratatzen ari naizen datuak niri dagozkidanak diren ala ez baieztatzeko.
Interesdunek honako eskubide hauek dituzte.
- Interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzeko eskabidea egitekoa.
- Datuak zuzentzeko edo deuseztatzeko eskabidea egitekoa.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskaera egitekoa.
- Tratamenduari ezezkoa ematekoa.
- Datuen eramangarritasuna eskatzekoa.
Interesdunek euren datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte, horretaz gain, datu okerrak zuzentzeko eskatu ahal izango dute, edo bestela, datuak deuseztatzeko eskaera ere egin ahal izango dute, besteak beste, datuok jaso ziren xederako beharrezkoak ez badira. Kasu batzuetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horietan, beraz, erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditut.
Zenbait kasutan, interesdunek, euren egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, ezezkoa eman ahal izango diote haien datuak tratatzeari. Mufomi.org webguneak datu horiek tratatzeari utziko dio, bidezkoak diren ezinbesteko arrazoiengatik, edo erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko. Interesdun zarenez, zure ardurapekoak diren datu pertsonalak, niri eman dizkidazunak, jasotzeko eskubidea izango duzu, erabilera erkideko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, eta datuak tratatzeaz arduratzen den besteren bati helarazi ahal izango dizkiozu, honako kasu hauetan:
- Tratamendua egiteko adostasuna baldin badago.
- Datuak interesdunak ematen baldin baditu.
- Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten baldin bada.
Datuak eramateko eskubideaz baliatzean, eskubidea izango duzu datu pertsonalak arduradunez arduradun transmititzeko, baldin eta hori, teknikaren ikuspegitik, posible baldin bada.
Interesdunek, halaber, egiazko tutoretza judiziala izateko eta kontrolerako agintaritzaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango dute, kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, baldin eta uste badute haien ardurapeko datu pertsonalen tratamenduak Araudia urratzen duela.
Zein helbururekin tratatuko ditut zure datu pertsonalak?
Erabiltzaileren bat webgune honekin konektatzen denean, adibidez, post bat komentatzeko, titularrari mezuren bat bidaltzeko, harpidetzeko edo kontratazioren bat egiteko, informazio pertsonala ematen ari da. Bestalde, Javier Vargas da informazio horren arduraduna. Informazio horretan, datu pertsonalak egon daitezke, hala nola, zure IP helbidea, izena, helbide fisikoa, posta elektronikoaren helbidea, telefono zenbakia eta bestelako informazioa. Informazio hau ematean, erabiltzaileak baimena ematen du Mufomi.org webguneak bere informazioa biltzeko, erabiltzeko, kudeatzeko eta biltegiratzeko, baina hori, Lege Oharrean eta Pribatutasun Politika honetan azaltzen den eran.
Mufomi.org webgunean informazio pertsonala atzitzeko hainbat sistema daude, eta interesdunek ematen didaten informazioa tratatzen dut atzitze sistema bakoitzaren (inprimakiak) araberako xedearekin:
- Harremanetarako inprimakia: Honako datu pertsonal hauek eskatzen ditut: izena, e-maila, Mufomi.org webgunearen erabiltzaileen eskaerei erantzuteko. Adibidez, datu horiek erabil ditzaket zure eskaerari erantzuteko eta webgunean jasota dagoen informazioaren, webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuen, datu pertsonalen tratamenduaren, webgunean jasota dauden lege testuei buruzko gaien inguruan izan ditzakezun zalantzak, kexak edo kezkak argitzeko, baita, izan ditzakezun eta kontratazioaren baldintzei loturik ez dauden galdera guztiei erantzuteko. Aditzera ematen dizut ematen dizkidazun datuak Mailchimp-en zerbitzarietan (Mufomi.org webgunearen hornitzailea) egongo direla, EBtik kanpo, EEBBetan. Mailchimp EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horren informazioa hemen dago ikusgai, eta Datuen Babeserako Batzorde Europarrak onartu du.
- Edukietara harpidetzeko inprimakia: Honako datu pertsonal hauek eskatzen ditut: izena, e-maila, erabiltzaileak harpidetza egitean eman dituenak, harpidetzen zerrenda kudeatzeko eta buletinak, sustapenak eta eskaintza bereziak bidaltzeko. Webgunearen baitan, hainbat inprimaki daude harpidetza aktibatzeko. Buletin elektronikoak edo newsletterrak Mailchimp-ek kudeatzen ditu. Aditzera ematen dizut ematen dizkidazun datuak Mailchimp-en zerbitzarietan (Mufomi.org webgunearen hornitzailea) egongo direla, EBtik kanpo, EEBBetan. Mailchimp EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dago. Akordio horren informazioa hemen dago ikusgai, eta Datuen Babeserako Batzorde Europarrak onartu du.
- Alta hartzeko inprimakia, blogean komentarioak egiteko: Mufomi.org webgunearen blogeko argitalpenak komentatzeko, beharrezkoa da erabiltzaileak alta hartzea, honako inprimaki honen bidez. Kasu honetan, honako datu pertsonal hauek eskatzen ditut: izena, e-maila. Behin alta hartuta, erabiltzaileak nahi beste komentario egin ahal izango ditu, eta aurrekoei erantzun ahal izango die. Aditzera ematen dizut ematen dizkidazun datuak Raiola Networks zerbitzarietan (Mufomi.org webgunearen hornitzailea) egongo direla, EBren barruan.
Badira beste xede batzuk zure datu pertsonalak tratatzeko.
- Erabilera baldintzak eta ezarri beharreko legea betetzen direla bermatzeko. Horretarako, baliteke, webgune honi biltzen dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen lagunduko dioten tresnak eta algoritmoak egin behar izatea.
- Webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuak bultzatzeko eta hobetzeko
- Identifikatzaileak ez diren beste datu batzuk ere jasotzen dira. Horiek erabiltzailearen ordenagailuan deskargatzen diren cookie batzuen bidez lortzen dira, webgune honetan nabigatzen duenean.
- Sare sozialak kudeatzeko. Mufomi.org webguneak presentzia izan dezake sare sozialetan. Sare sozialetan, Mufomi.org webgunearen orrialde ofizialen jarraitzaile egiten diren pertsonen datuak tratatzeko era atal honen bitartez arautuko da. Eta halaber, kasu bakoitzean, dagokion sare soziala erabiltzeko baldintzen, pribatutasun politiken eta sartzeko araudien bidez, baldin eta Mufomi.org webgunearen erabiltzaileak horiek onartu baditu. Sare sozialean duen presentzia egokiro administratzeko helburuarekin tratatuko ditu bere datuak, eta Mufomi.org webgunearen jardueren, produktuen eta zerbitzuen berri emango du. Eta sare sozialean araudiek baimentzen dituzten beste edozein helbururekin ere bai. Inola ere ez ditut sare sozialetako jarraitzaileen profilak erabiliko, banakako publizitatea bidaltzeko.
Datuak babesteko Europako 2016/679 araudi orokorrean (RGPD) ezarritakoaren arabera, Javier Vargas Bruno, egoitza soziala Elgoibarko (20870) (Gipuzkoa) Artetxe kalea z/g-n eta 20 zenbakidun Posta Kutxatilan duena, izango da webgunearen erabiltzaileei eta harpideei dagozkien datuen tratamenduaren ardura izango dutena.
Mufomi.org webguneak ez dizkie erabiltzailea identifika dezaketen datu pertsonalak hirugarrengoei saltzen, alokatzen edo lagatzen, baldin eta, aldez aurretik, horretarako baimena ematen ez bada. Hala ere, kasu batzuetan, lankidetzan jardun daiteke beste profesional batzuekin; eta kasu horietan, baimena eskatuko zaie erabiltzaileei, eta bidenabar, laguntzailearen nortasunaren berri eta lankidetzaren xedearen berri emango da. Lankidetza hau izateko, segurtasun estandar zorrotzenak jarraituko dira.
Zure datuak tratatzeko zilegitasuna
Zure datuak tratatzeko lege oinarria onarpena da.
Webgune honekin harremanetan jartzeko, edo bertan, komentarioak egiteko, beharrezkoa da pribatutasun politika hau onartzea.
Produktuen eskaintza prospektiboa edo komertziala eskatzen zaizun onarpenean oinarritzen da; hala ere, baimen hau ukatzeak ez du harpidetza kontratuaren exekuzioa baldintzatuko.
Datuen kategoria
Tratatzen diren datuen kategoriak datu identifikatzaileenak dira.
Ez dira tratatuko bereziki babestuta dauden datuen kategoriak.
Zenbat denbora gordeko ditut zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gordeko dira
- Interesdunak horiek ezeztatzea eskatu arte.
Zein hartzaileri aditzera emango zaizkio zure datuak?
Zure datuak kudeatzeko erabiltzen ditudan tresna asko hirugarrengoek kontratatutakoak dira.
Jarduera egiteko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzeko, Mufomi.org webguneak datuak partekatzen ditu honako eskaintzaile hauekin, haien pribatutasun baldintzen arabera.
Google Analytics: webguneen zerbitzu analitikoa, Google Inc Delawareko konpainiak eskaintzen duena. Bulego nagusiaren helbidea honakoa da 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookieak”, zure ordenagailuan dauden testu fitxategiak, erabiltzen ditu Mufomi.org webguneari webgunearen erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko. Cookieak Mufomi.org webgunearen erabilerari buruzko sortzen duen informazioa (baita zure IP helbidea ere) zuzenean helaraziko zaio Googleri, eta honek, Estatu Batuetako zerbitzarietan gordeko du.
Ostatatzea: Raiola Networks, Espainian helbidea duena. Informazio gehiago: Raiola Networks SLk Mufomi.org webguneari ostatatze zerbitzuak emateko asmoarekin tratatzen ditu datuak.
Web plataforma: Automattic Incc., helbidea EEBBetan duena. Informazio gehiago: https://es.wordpress.com (Automattic Incc.). Automattic Inc. delakoak Mufomi org webguneari plataforma zerbitzuak emateko asmoarekin tratatzen ditu datuak.
Cookie mota honen baitan, hirugarrengoen zerbitzuak sartzen dira: esaterako, Google Analytics, baita DoubleClick markako zerbitzu batzuk ere. Orrialde hau bisitatzean, zerbitzu hauetatik datozen cookieak bidaltzen dira zure nabigatzailera. Kontsulta ezazu Googlek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazioa, eta ikusi nola erabiltzen dituen Googlek cookie horiek.
Iragarkien konfigurazioa erabil dezakezu Googlek erakusten dizkizun iragarkiak administratzeko eta aditzera emateko ez ditzatela erakutsi zure interesetan oinarritzen diren iragarkiak. Mota honetako iragarkiak ez jasotzea erabakitzen baduzu ere, agertzen jarraitu ahal izango dute hainbat faktoreren arabera: zure kokaleku orokorra, IP helbidetik datorrena; nabigatzaile mota eta oraingo bilaketak eta aurrekoak, uneko bilaketarekin zerikusia dutenak. Praktika honi buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, eta enpresek informazio hau ez erabiltzeko zein aukera duzun jakin nahi baduzu, klik egin hemen.
Nabigatzea
Mufomi.org webgunean nabigatzean identifikatzaileak ez diren datuak jaso daitezke. Horien artean, IP helbideak, kokaleku geografikoak (gutxi gorabeherakoak), zerbitzuak eta lekuak nola erabiltzen diren adierazten duen erregistroa eta erabiltzailea identifikatzeko erabili ezin diren bestelako datuak. Datu ez identifikatzaileen artean sartzen dira, hirugarrengoen zerbitzuen bidez, nabigatzeko duzun ohiturekin zerikusia dutenak. Webgune honek honako zerbitzu hauek erabiltzen ditu hirugarrengoen analisia egiteko:
- Google analytics
Informazio hau erabiltzen dut joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileek guneen inguruan egiten duten erabilera arakatzeko eta nire erabiltzaileen oinarri orokorraren inguruko informazio demografikoa jasotzeko.
Datuen isilpekotasuna eta segurtasuna
Mufomi.org webguneak hitzematen du erabiltzaileen datu pertsonalak erabili eta tratatzerako orduan, horien konfidentzialtasuna errespetatuko duela, eta horien xederako erabiliko dituela. Era berean, hitzematen du horiek gordetzeko betebeharra beteko duela, eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela, horiek ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo baimenik gabe ez eskuratzeko, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
Webgune honetan badago SSL egiaztagiria. Segurtasun protokolo bat da, eta horri esker, zure datuek osorik eta segurtasunez bidaiatuko dute, hau da, web zerbitzari eta web erabiltzaile baten arteko datuen transmisioa, eta atzeraelikadura, erabat zifratuta edo enkriptatuta egongo da.
Mufomi.org webgunean ezin du bermatu Internet sarearen erabateko menderaezintasuna, eta ondorioz, baliteke hirugarrengoek iruzurrez datuak eskuratu eta horiek urratzea.
Prozesatzearen konfidentzialtasunari dagokionez, Javier Vargasek honako hau ziurtatuko du: Javier Vargasek bezeroaren datuak prozesatzeko baimentzen dituen pertsona guztiak (baita langileak, laguntzaileak, eta eskaintzaileak ere) konfidentzialtasun betebehar egokiari lotuko zaizkiola (nahiz eta betebeharra kontratuzkoa edo legezkoa izan).
Segurtasuna dela eta gertaeraren bat jazotzen bada, Mufomi.org webgunea konturatzen denean, Bezeroari jakinarazi beharko dio hori atzerapen desegokirik gabe, eta informazio egokia eman beharko dio, Segurtasun Gertaerarekin zerikusia duena, horren berri duenean edo Bezeroak behar adinako arrazoiz eskatzen duenean.
Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzaile zaren aldetik, zu zeu zara Mufomi.org webgunera bidaliko dituzun datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduraduna, eta Javier Vargas horien inguruan izan daitezkeen erantzukizun guztietatik salbuetsiko duzu.
Erabiltzaileek, edonola ere, emandako datuen zehaztasuna, indarra eta egiazkotasuna bermatuko dituzte eta horien gaineko erantzukizuna izango dute, eta hitzematen dute, horiek behar bezala eguneratuta izango dituztela. Erabiltzaileak, harremanetarako edo harpidetzeko inprimakian, informazio osoa eta zuzena ematea onartuko du.
Onarpena eta adostasuna
Erabiltzaileak aditzera emango du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen gaineko informazioa jaso duela; eta bidenabar, Mufomi.org webguneak datu horiek pribatutasun politika honetan adierazitako eran eta xederako tratatzea onartuko du eta horretarako adostasuna adieraziko du.
Atzera egitea
Interesdunen datuak tratatzeko nahiz lagatzeko eman den adostasuna edozein unetan ezeztatu ahal izango da, eta Mufomi.org wegbuneari emango zaio horren berri, Politika honetan, ARCO eskubideez baliatzeko ezarri diren baldintzei jarraiki. Atzera egite honek inola ere ez du atzeraeraginik izango.
Pribatutasun politika aldatzea
Mufomi.org webguneak politika hau aldatzeko eskubidea izango du, legean edo jurisprudentzian, eta halaber, industria-praktiketan izan daitezkeen berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horietan, Mufomi.org webguneak orrialde honetan iragarriko ditu egindako aldaketak, praktikan jartzeko arrazoizkoa den aurrerapenarekin.
Posta komertziala
LSSICEren arabera, Mufomi.org webguneak ez du SPAMa praktikatzen; hori dela eta, ez du mezu komertzial elektronikorik bidaliko, baldin eta, erabiltzaileak, aurrez eskatu edo baimendu baditu. Ondorioz, webgunean dauden inprimaki guztietan, erabiltzaileak aukera izango du buletina jasotzeko berariazko adostasuna adierazteko, unean-unean eskatzen den informazio komertziala gorabehera.
Informazioaren eta merkataritza elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, Mufomi.org webguneak hitzematen du ez duela merkataritza arloko komunikaziorik bidaliko, behar bezala identifikatu gabe.
2020ko maiatzaren 25ean eguneratua.