Hezkuntza

Museoak badu jarduera plan bat, baita hezkuntza arloko baliabideak ere, antolatutako bisitaldiak, edo webgunearen bitartez, bisitaldi birtualak egiteko.
Gaur egun, ikastetxeetako zientzia programek mineralak, fosilak eta teknikaren hasierako bilakaera aztertzen dituzte. MUFOMIren bildumak espezimen sorta handi bat hartzen du bere baitan, lurreko eta uretako animalien bizitzari, heriotzari eta fosilizazioari buruzko istorio liluragarriak konta ditzaketenak. Istorio hauek, beti, interesgarriak eta zirraragarriak izan ohi dira museoa ikustera etortzen direnentzat. Gure asmoetariko bat da, bai museoaren, bai webgunearen bidez, gazteen artean, fosilen, eta oro har, zientziaren munduarekiko zaletasuna sustatzeko ahalegina egitea.

HEZKUNTZA ARLOKO BALIABIDEAK

FOSILAK

Fosilak

Ornodunen Fosilen, Mineralen, Ornogabeen Fosilen eta Landareen Aretoak ikusiz gero, paleontologiaren eta geologiaren munduan sartuko zara.

MINERALAK

Mineralak

Mineralen eta fluoreszentzien ganberan barrena, Geologiaren mundu miragarrian sartzeko aukera emango diguten pieza bakarrak daude ikusgai.

TEKNIKAREN BILAKAERA

Teknikaren bilakaera

Beira-arasetan, gizakiak historiaurrean eta antzinako historian ekoitzi dituen tresnen bidez ikus daiteke zer nolakoa izan den teknikaren bilakaera. Hala, hurrenkera kronologikoaren arabera antolaturik, duela bi milioi urteko tresnarik antzinakoenetatik hasi, hau da, behe paleolitoko tresnetatik hasi eta antzinateko zibilizazio handienetako tresnarik eboluzionatuenak, duela bi mila urte ingurukoak, ikusi ahal izango ditugu: Egipto, Grezia eta Erroma.