Elgoibarko fosil eta mineralen museoak, Mufomik, ornogabeen fosilen hondakin ugari gordetzen ditu, baita mineralen ale ugari ere, Antartikan jasotakoak. Artikulu honetan Antartikatik gure museoko beira-arasetara iritsi diren fosiletako batzuen historiaren berri emango dugu.

Antartikako fosilak museoan. (Seymour – Marambio uhartea)

 

Seymour uhartea, gaur egun, Marambio ere deitzen dena, Antartikako penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean dago. Duela milioika urte, Antartikako kontinente osoa okupatu zuten flora eta fauna fosilaren paradisu gisa ezaguna eta aztertua da mundu mailan. James Ross uharteen taldekoa da. Zatirik zabalenean, gehienez ere, 19 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera ditu. 100 kilometro inguruko azalera du eta bere zatirik altuena 530 metrora dago. Udako batez besteko tenperatura +1º-koa da, eta neguan -21º-raino jaisten da, eta sentsazio termikoko gailurrak daude: udan, +20º-ra artekoak, eta neguan, -60º-ra artekoak.

Antartika kontinentearen mapa orokorra. Goialdean, ezkerreko ertzean, Antartikako penintsula ikus daiteke. Bertan dago Seymour (Marambio) uhartea.

 

Marambioko fosilak

 

Uhartearen mapa geologiko orokor sinplifikatua. Goiko ezker muturrean penintsula antartikoa ageri da, non Seymour uhartea dagoen (Marambio).

Seymour uhartean aurkitu diren fosilek, uharte hau, Antartikako paleontologiaren Rosetta harria bihurtzen dute. Animalia ornodunen fosilak, ornogabeak eta hainbat espezietako flora fosila aurki ditzakegu. Animalia ornodunen artetik, anfibioak (igelak), narrastiak (mosasuridoak, adibidez) aurkitu ahal izan dira, baita egungo erregistro fosilean jasota dagoen arrautza fosil handiena ere; pinguinoen familiako itsas hegaztiak, lehorreko ugaztunak (marsupiarioak, adibidez), eta hainbat plazentario mota ere bai. Bestalde, uhartean aurkitu izan diren fosil ornodunen ikuspegia hainbat espezietako arrainek eta marrazoen haginek osatzen dute .

Animalia ornogabeei dagokienez, bibalbioen klaseko moluskuen fosilak aurkitu dira, baita molusku gasteropodoak, ammoniteen klaseko molusku zefalopodoak, brakiopodoak, ekinodermoak, krustazeoak, anelidoak ere; eta identifikatu gabeko fauna-zati ugari ere bai.

Flora fosilari dagokionez, araukaria motako hainbat koniferaren eta altzifreen zurak azpimarratuko ditugu, bost espezie desberdinetakoak. Animalia eta flora fosil mota horiek guztiak Mesozoiko Arotik hasi eta Goi Kretazeoko Maastrichtiense arora arteko denbora-tarte luzean garatu ziren. Garai honetakoa da, 68 milioi urterekin, uharteko erregistro fosil zaharrena da, kiribilduen faunarena.

35 milioi urterekin, Oligozeno garaikoa dugu pinguino fosilen hondarren fauna. Azken horiek dira orain arte aurkitutako fosil berrienak, eta, gutxi gorabehera, 33 milioi urteko epean garatu ziren.

 

Antartikako fosilak museoan

 

Elgoibarko Mufomi fosil eta mineralen museoan animalia ornogabe fosilen hondakin ugari gordetzen ditugu, baita Seymour-Marambio uhartean duela 50 urte bildutako mineralen ale ugari ere. Beira-arasetan erakusten diren ale fosilen artean, Cupressinoxylon seymourense espezieko egur fosilen aleak aipatuko ditugu. Horietatik 4 kontserbazio-egoera ezin hobean daude. Eozenoaren eta Oligozenoaren arteko trantsizioan datatutako flora fosila da, 38 milioi urte inguru dituena.

Gaur egungo flora antzekoa da klima euritsuko latitudeetan, hau da, tenperatura epelak – hotzak eta urtaro bereiztuak dituzten latitudeetan.

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Cupressinoxylon seymourensearen flora fosila. Mufomi, Elgoibarko fosilen eta mineralen museoa.

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku bibalbioaren fosila. Barbatia sp. Mufomi

Ornodunen fosilen hainbat ale ere baditugu ikusgai, adibidez, molusku gasteropodo bat, Eozenoko Sigatica sp. delakoa. Ondo kontserbaturik dago, eta 43 milioi urte ditu. Garai berekoak, azpimarratzekoak dira Ampulella sp. fosilaren ale bat eta Atleta sp fosilaren hiru ale

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku gasteropodoaren fosila, Sigatica sp., Mufomi.

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku gasteropodoaren fosila, Ampulella sp. Mufomi.

Molusku bibalbioei dagokienez, hiru ale ditugu ezin hobeki kontserbaturik. Glycymeris sp. hiru ale, Barbatia sp. ale bikain bait, beste Cucullacea sp. bat, Panopea bat eta beste fosil zehaztugabe bat, ziurrenik, pycnodonte bat. Horiek guztiak Eozenokoak, gutxi gorabehera 50-40 milioi urterekin.

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku bibalbioaren fosila. Cucullaea sp.

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku bibalbioaren fosila. Barbatia sp. Mufomi

Fósiles de la Antártida en el Mufomi

Molusku gasteropodoen fosilak. Atleta sp. Mufomi

 

Brakiopodoei dagokienez, badugu fosil bat Terebratula taldekoa, eta azkenik, Serpula motako anelido bat ere badugu. Interesgarria iruditzen zaigu gure museoan gordetzen ditugun fosil mota hauek guztiak nabarmentzea, zein leku bitxitan jaso zituzten kontuan izanik.

 

Marambio base antartikoa

 

Marambio basea

Marambio base antartikoaren oroitzapenezko zigilua.

Gustavo Marambio komodorordearen, hau da, 1951. urtean Antartika zeharkatu zuen militarraren omenez eraikia eta estatu argentinarraren jabetzakoa. 1958an hasi ziren lehenengo instalazio zientifikoak eta militarrak eraikitzen. 1959an inauguratu zen ofizialki, eta hastapenetan, 300 metroko aerodromo txiki bat izan zuen, Antartikan urte askoan egon zen lehena eta bakarra. Urteen poderioz, bai instalazioak eta bai aerodromoa gero eta handiagoak egin ziren. 1970ean, lurreratze pistak, jada, 1200 metro zituen. 1959an, tamaina txikiko hegazkinak bakarrik lurreratu zitezkeen arren, 1970etik aurrera, Herkules motako hegazkin erraldoiek har zezaketen lurra, eta horri esker, Antartikako kontinentean ezarritako base guztietan, mota guztietako tresnen hornidura handitzea lortu zuten.

Gorabehera hauei eta irisgarritasunari esker, Marambio uhartea, kontinentearen gainerako zatiarentzat operazio eta hornikuntza base bihurtu zen. Espedizio zientifikoek ere euren ikerketetarako tranpolin aparta izan zuten; lehenik eta behin, uharteko geologia aberatsari eta anitzari esker, zalantzarik gabe, Antartikako paleontologiaren mailan hobekien aztertuta dagoena. Bestalde, ikerketa zientifikoek ondorioztatu dutenez, latitude horietako klima epela eta euritsua zen duela milioika urte, egungo basamortu izoztuaren oso bestelakoa.

Marambio (Seymour) uharteko mapa geologikoa, Espainiako institutu geologikoak egindakoa.

Nola iritsi dira fosilak museora?

1970eko hamarkadaren hasieran, Argentinako gobernuak eta armadak Carlos Enrique Benavides ingeniari argentinarra kontratatu zuten Gustavo Marambio Vicecomodoro base zientifiko-militarraren geletako itxitura-pontoiak eta biltegiak eraikitzeko. Carlos Enrique, pertsona sentibera eta landua, konturatu zen lurra zimendatzeko hondeaketa lan ugarietan fosil eta mineralak agertzen zirela. Horrek haren jakin-mina piztu zuen, eta in situ lagin ugari bildu zituen. Carlos Enriquek Buenos Airesera, bere bizilekura, egindako itzulerako bidaian, lagin horiek oroigarri gisa eramatea erabaki zuen, garrantzi gehiagorik eman gabe, eta, nahi gabe, Antartikaren azterketa paleontologikoa hasi zuen lehen pertsonetako bat izan zitekeela jakin gabe.

1998an, Carlos Enriquek urte batzuk Espainian ingeniari autonomo gisa lanean zeramatzala, Jose Maria Tobajas Ramos (Txema), gure sortzailea, ezagutu zuen. Txemak fosilekiko duen zaletasuna ezagututa, Carlos Enriquek duela ia 30 urte Antartikako kontinentean bildutako ale guztiak eman zizkion, eta patuaren gorabeherengatik izango balitz bezala, fosil horiek Elgoibarko museoan gelditu ziren.

Mufomin dauden Antartikako fosilen irudien galeria

©Argazkiak eta mapak: Mapa de la Antártida, Mapa geológico de la isla de MarambioSello conmemorativo de la base Antártica Marambio, Base Marambio, Mapa geológico de la isla Marambio confeccionado por el instituto geológico español.