Mufomiren 2024ko egutegia

Elgoibarko fosilen eta mineralen museoak, Mufomik, egutegia inprimatzen du urtero. Horrexegatik, gaur, 2024. urteko egutegi berria aurkezten dizuegu. 2024ko almanaka apaintzen duten argazkiak Museoan gordeta dagoen ondare arkeologikoaren eta mineralogikoaren erakusgarri dira. Bestalde, gogoan izan nahi ditugu Museoa ikustera etorri diren erakunde publiko eta pribatu guztiak (ikastetxeak). Elgoibarko Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiogu Museoari eman dion laguntzagatik, eta, bereziki, gure esker ona adierazi nahi diegu museoa ikustera etorri diren herritar soilei, 2023. urtean, Debabarreneko ondare geologikoa eta arkeologikoaren zabaltzeko lanean jarraitzeko motibazioa eman diguten haurrei, helduei eta familiei.

Urte berri on guztioi.

2024ko egutegia euskaraz edo gaztelaniaz deskargatu dezakezue honako esteka hauetan:

Euskera: 2024ko EgutegiaCastellano: Calendario Mufomi 2024
Calendario MUfomi-2024