Elgoibarko Fosil eta Mineralen Museoak, Mufomik, bere egutegi propioa argitaratzen du urtero. Gaur aurkeztuko dizuegu 2025. urteko egutegi berria. 2025eko egutegia osatzen duten argazkiak Museoak duen arkeologia, espeleologia eta mineralogia ondarearen erakusgarri dira.

Gogora ekarri nahi ditugu Museoa bisitatu duten erakunde publiko eta pribatu guztiak (ikastetxeak eta hainbat heziketa gune). Eskerrak eman nahi dizkiogu Elgoibarko Udalari Museoari emandako laguntzagatik eta, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu, 2024 urtean zehar, bisitatu gaituzten herritarrei. Debabarreneko ondare geologiko eta arkeologikoaren zabalkundean lan egitera motibatu gaituzten herritarrak; haur, heldu eta familiak.

Urte berri on.

2025eko egutegia gaztelaniaz edo euskaraz deskargatu dezakezue lotura hauetan:

Castellano: Calendario Mufomi 2025

Euskaraz: Mufomi 2025 egutegia

Calendario 2025 MUFOMICalendario 2025 MUFOMI