Elgoibarko fosilen eta mineralen museoaren sorreraren 31. urteurrenarekin bat, datorren ostegunean, maiatzak 18, museoen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Aurten, 2023ko Museoen Nazioarteko Egunaren gaia hauxe izango da: Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea.
Museoek berebiziko laguntza ematen diote gurekomunitateen ongizateari eta garapen iraunkorrari. Konfiantzazko erakundeak dira eta gure gizarte sarearen atal garrantzitsuak, eta, horrexegatik, posizio ezin hobean daude aldaketa positiboa sustatuko duen kate-efektua lortzeko. Museoek modu askotan lagundu dezakete Garapen Iraunkorraren Helburuak lortzeko: klima- ekintzari laguntzen eta inklusioa sustatzen, gizarte isolamenduaren aurka borrokatzen eta buruko osasuna hobetzen. Horretaz gain, pertsonak gure ondarea babesteko beharraz kulturizatzen eta sentsibilizatzen laguntzen dute; ezagutza-iturri dira, eta historiaren, naturaren eta zientziaren elkargune, modu atsegin eta dibertigarrian, nondik gatozen, zer egiten dugun eta norantz goazen erakusteko eta zabaltzeko.

Hartzen aretoa: egungo ikuspegia.
Elgoibarko fosilen eta mineralen museoak laguntza eman nahi du helburu horiek betetzen eta garatzen hasteko. Gure aletxoa jarri nahi dugu, egunen batean, hori lortu ahal izateko. Horrexegatik, maiatzaren 18an, ate irekien jardunaldia antolatuko dugu, eta ordutegia honakoa izango da: goizean, 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Egun horretan, hainbat bisita antolatuko ditugu museoko aretoak ikusteko.