1974an Elgoibarren lehen talde espeleologikoa sortu zenetik, taldekideek euren lanak zabaltzearen aldeko apustua egin zuten, eta ondoren etorri ziren espeleologo guztiek ere tradizio horrekin jarraitu dute gaurko egunera arte. Zabalkunde lan horren emaitza dira egunkarietan, aldizkarietan eta jaien egitarauetan dozenaka argitaratu diren artikuluak, eta bereziki, Debabarreneko espeleologiaren eta geologiaren errealitatea jasotzen duten bost liburu.

Espeleologiari buruzko argitalpenak Elgoibarren eta

inguruetan

Mufomik, orri honetatik bertatik, Elgoibarren espeleologiari buruz egin diren argitalpenak deskargatzeko aukera eman nahi dizue. Liburu horiek guztiak pdf formatuan daude, eta dohainik deskarga daitezke, inolako mugarik gabe.

Publicaciones sobre Espeleología en Elgoibar Izarraitz

Izarraitz. Estudio Hidrogeológico del Karst de Izarraitz 

1993an argitaratu zuten Leizarpe Espeleologia Taldeko espeleologoek. Elgoibarko espeleologoek paperean argitaratu duten lan bakarra da, eta ezinbesteko eskuliburua da Izarraitzeko Karstaren sistema hidrogeologikoaren zati nagusienaren berri izateko.

Hasiera-hasieratik, liburu honetako datuak eskuarki erabili izan ziren, baita hornidura publikoa egiteko iradokizunak hartzeko ere.

 

Publicaciones sobre espeleología en Elgoibar y alrededores.Bajo el suelo de Elgoibar por cuevas, minas y túneles

Angel Maria Tobajasek, Elgoibarren jardunean diharduen espeleologo beteranoenak, bihotzez idatzi duen liburua da. Elgoibarko herriari eskainia dago, eta herri honetan jarduera espeleologikoa bultzatu duten guztiei.

Liburu honetan, Elgoibarko udalerriko espeleologiaren historia biltzen da, 1974an hasi eta, 2013an, online argitaratu zen artekoa. Edukia irakurtzen hasi eta berehala ikus daitekeenez, Elgoibarko espeleologoen jarduerak ugariak izan dira, eta fosilen eta mineralen museo sinestezin bat ere sortu dute: Mufomi.

 

Publicaciones sobre espeleología en Elgoibar y alrededores. MutrikuBajo el suelo de Mutriku por el Karst de Arno

2017an on line argitaratu zen liburu hau, alegia, Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldeak estreinakoz kaleratu zuena, ezusteko handia izan zen; izan ere, gezurtatu egin zuen Arnoko Karsta karst txiki bat zela zioen okerreko ustea. Liburua argitaratu zenetik aurrera, beste talde espeleologiko bat hasi zen Debabarrenean, hain zuzen, Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldea. Gaur egun, talde honek, espeleologiaren arloko jardunarekin jarraitzen du Arnoko Karstaren barrualdean, Arno mendiaren kareharrizko erraietan ezkutatzen den errealitate espeleologiko sinestezina azaleratzeko asmotan

 

Publicaciones sobre espeleología en Elgoibar y alrededores.

El sistema hidrogeológico
Ugarteberri-Tantorta y las canteras de Lastur

2018an argitaratu zen liburu hau premiazko argitalpen bat izan zen. Liburu hau Izarraitzeko karstaren lurpeko urak babesteko premia aldarrikatzeko helburuarekin argitaratu zen, karst honen bihotzean ziharduten, eta horretaz gain, Uraren Europako Esparru Zuzentaraua (UEZ) urratzen ari ziren harrobi batzuen jarduera suntsitzailea eta kutsatzailearen ondorioz.

 

Bajo el suelo de Mendaro por sus cuevas y simas

Elgoibarko espeleologoek kaleratu duten argitalpen zabalena da, anbizio handikoena; baita Mendaroko espeleologia harrigarria eta ugaria ezagutzeko gida osoa ere. Horretaz gain, 2018aren bukaera aldera argitaratu genuen liburu honen bidez, adierazi nahi izan genuen, komenigarria izango zela Mendaroko udalerria Euskal Kostaldeko Geoparkearen parte izatea, geoparke honen proiektuaren baitan jasotzen den Karstaren Ibilbidea garatzeko.

 

Elgoibarko eta inguruetako espeleologiari buruzko argitalpenak Morkaikoko Leizarpe taldeko espeleologoen webgunetik jaits daitezke: Leizarpe.blogspot.com edo bestela, honako esteka hauetan sakatuta:

Izarraitz. Estudio Hidrogeológico del Karst de Izarraitz

 

Bajo el suelo de Elgoibar por cuevas, minas y túneles

 

Bajo el suelo de Mutriku por el Karst de Arno

 

El sistema hidrogeológico. Ugarteberri-Tantorta y las canteras de Lastur

 

Bajo el suelo de Mendaro por sus cuevas y simas