Urtero bezala, MUFOMIk bat egingo du 2025eko Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; izan ere, une gogoangarria da museoen nazioarteko komunitatearentzat. Museoaren izenean, hain egun berezian, gu bisitatzera gonbidatu nahi ditugu natur zientziak, historia eta historiaurrea gogoko dituzten pertsona gustiak, baita gauza berri eta desberdinak ikasteko jakinmina eta gogoa duten kuriosoak ere.

Maiatzaren 18an, International Council of Museums (ICOM) delakoak Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) antolatzen du, museoek gizartean duten zeregin eraldatzailea azpimarratzen duen mundu ekitaldia. 2025ean, MNEk «Museoek etengabe eraldatzen ari diren komunitateetan duten etorkizuna» izango du ardatz, eta gizartean, teknologian eta ingurumenean aldaketa sakonak dituen mundu batean barrena ibiltzeko eta mundu horri laguntzeko modua aztergai.

2025eko Museoen Nazioarteko Egunaren (MNE) xedea da kontzientziatzea museoak baliabide garrantzitsuak direla kulturen arteko elkartrukerako, kulturak aberasteko, elkar ulertu eta laguntzeko eta herrien arteko bakea lortzeko. Egun hori maiatzaren 18an edo egun horren inguruan antolatzen da duela 40 urte baino gehiago, eta MNE ospatzeko antolatzen diren ekitaldiek eta jarduerek egun bat edo asteburu bat iraun dezakete, baita aste osoa ere. Gero eta gehiago dira mundu mailako ospakizun honetan parte hartzen duten mundu osoko museoak: iaz 37.000 museok parte hartu zuten ekitaldian, 158 herrialdetan eta lurraldetan.

Museoen Nazioarteko Eguna

2025eko Museoen Nazioarteko Eguna. Mufomin egingo diren jarduerak

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren aztergaiak, «Museoek etengabe eraldatzen ari diren komunitateetan duten etorkizuna» izenekoak, museoek kultur nortasunaren oinarrizko konektore berritzaile gisa eta zaintzaile gisa duten zereginaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Elgoibarko Fosilen eta Mineralen Museoak (MUFOMI) bat egiten du ospakizun honekin, eta zabalik egongo da maiatzaren 18an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Egun horretan, bi bisita gidatu egingo dira, bata, goizean, 12:00etatik 14:00etara, eta bestea, arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara.

Horretaz gain, jarduera didaktikoak egingo dira mineralekin, haien ezaugarri fisiko nagusietatik abiatuta. Adibidez, kaltziten esfoliazioaren bidez, bisitariek ikusi ahal izango dute mineral talde batzuek kristalezko eite definitu bati eusten diotela eta tamaina ez dela esanguratsua eite hori aldatzeko. Halaber, ikusi ahal izango dute hainbat azidok eraso egiten dietela karbonatoz osatutako materialei, eta horren ondorioz, zehaztu daitekeela karbonatorik baduten ala ez. Era berean, mineralen eta abarren gogortasuna, bolumena eta pisua zehazteko era erraz-errazak azalduko ditugo.

Azkenik, esan, opari bat emango diegula gure bisitari guztiei; izan ere, haien esku jarriko ditugu katalogatutako lagin ugari, bai mineralenak, bai fosilenak, museoaren oroigarri bat izan dezaten.

Zain izango gaituzue

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.