Oraingo honetan, Elgoibartik Idotorbe auzora doan errepidearen inguruan aurkitu ditugun landare fosilei buruz hitz egingo dugu.

Flora fosila Elgoibarren

Hurrengo albisteetan aditzera emango dugun moduan, badira urte batzuk Elgoibarko bizilagun batek, Elgoibar eta Idotorbe auzoa lotzen dituen errepidearen inguruetan, kuartzozko matrizearen gainean zegoen mineral baten lagin bitxiak jaso zituela. Mineral hori fluorita zen, eta kolore more bitxia zuen. Gure laguntzaile leial Igor Lasuenek horren berri izan zuzenean, aipatutako lekua aurkitzeko ahalegina egin zuen. Zoritxarrez ez zuen aurkitu fluorita laginak topatu ziren lekua, baina kuartzo bitxi batzuk zituen kokera bat aurkitzea lortu zuen, eta are garrantzitsuagoa dena: bideko malda higatu batean lutiten eta hareharrien azaleratze bat aurkitu zuen landare fosilen hondakinekin batera, lutitazko matrize baten gainean. Bitxia bada ere, itsasoko olatuek edo korronteek sortutako kizkur edo ondulitak ikusi daitezke bertan.

Elgoibarkolandarefosilak

Crithmum sp. espezieko landare fosilak (Itsas mihilua)

Aipatu dugun landare fosila, gure ustetan, itsas mihiluaren espezie bat da, “Crithmum” izen zientifikoa daramana, Magnoliopsida klaseko landarea, apiazeoen familiakoa. Landatu gabe hazten da itsasoaren ondoko labarretan. Horrexegatik, landare fosil hori itsas sedimentu batekin lotu dezakegu. Sedimentu horiek sortu zireneko garai geologikoa Goi Kretazeo Zenomaniarra da, duela 100 eta 93 milioi urte artekoa.

Lutita eta kareharri karbonatatuak

Zer dira pseudofosilak?

Pseudo hitzak, grekeraz, “faltsua” esan nahi du. Pseudofosilak markak, aztarnak edo mineral forma oso bitxiak ere izan daitezke, fosilak izan daitezkeela pentsarazi diezaguketenak. Aztergai dugun kasu honetan, lutitaren egitura laminarrean sartu diren sustraiek sortu dituzte. Sustraiek jatorriko haitzaren kolorea eraldatzen dute, eta oso marka bitxiak sortzen dituzte, landareen oso antzekoak, eta, ondorioz, nahasi egiten dira horrelakoak identifikatzen ez dakiten profanoak.

Ondulitak, kizkurrak edo Ripple Marks direlakoak

Formazio hauek, oro har, itsas, aintzira edo euri sedimentuak izaten dira, korronteek edo olatuek sortutakoak. Dena dela, haizearen eraginaren ondorioz ere sortzen dira, eremu kontinentaletan gertatzen denean.

Lutita plaka sustraien infiltrazioaren ondorioz sortu diren pseudofosilekin.

Elgoibarko landare fosilak

Landare fosila

Elgoibarko landare fosilak

Sustraien infiltrazioak sortutako pseudofosilak. Argazkiaren ezkerraldean behe-erliebeko landareen egiazko fosil bi ikus ditzakegu.

Crithmum sp. espezieko landaredia fosila (Itsas mihilua). Arestiko lutita plakaren atzealdea

Ondorioak.

Elgoibarren aurkitutako landare fosilei buruzko lehen azterketa bat egin ondoren, ziur aski ezusteko berriak ekarriko dizkigun aztarnategi baten aurrean egon gaitezkeela uste dugu. Espero dugu, aurki, ikerketa osoagoa eta sakonagoa egin ahal izatea sedimentu geruzen artean ezkutaturik egon daitezkeen fosil mota desberdinei buruz; izan ere, ikusi ahal dugunez, lutita geruzak esfoliatzean, fosilak eta onduliten markak aurrealdean ez ezik, lutitaren atzean ere agertzen dira. Horrek pentsarazten digu hainbat sedimentazio estadio izan zirela, eta mota desberdinetako fosilak, garai geologiko desberdinetakoak elkartu zirela itsasoaren hondoan.

 

 

Comparte en redes o resume con la IA
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.