Aspaldi hasi ginen pentsatzen oraindik induskatu gabe dauden barrunbeek izango zuten duten zoriaz, eta badakigu hainbat gertakari katastrofikok Debabarrenako haitzuloei eragin dietela. Teknika berrien ekarpenari eta beste zientzia batzuen esku-hartzeari esker, gaur egun, aztarnategi horietan egiten diren ikerketek ez dute zerikusirik duela hamarkada batzuk egiten zirenekin. Horrexegatik, arkeologiaren ikuspegitik, agerikoa da garrantzitsuena ez dela irakurketa metaforikoa egitea, baizik eta, aztarnategia bera nola ulertu behar den jakitea; izan ere, horrek lotura zuzena du eskura izan ditugun baliabideekin.

Hainbat gertakari katastrofiko Debabarreneko haitzuloetan

Aspaldidanik konturatuta gaude haitzuloek gero eta garrantzi handiagoa dutela, arkeologia paleolitikoarentzat ez ezik, baita gure iragana eta etorkizuna ulertzeko ere. Haitzuloak denboraren kapsulak dira, miloika urte atzera egiteko aukera ematen dutenak. Hori dela eta, haien sedimentuak, hondakinak, konkrezioak, bioespeleologia eta haitzuloen barnean dagoen guztia lagungarriak izan daitezke, gure planetak izan duen azken eboluzioaren berri izateko: klima aldaketak, aldaketa biologikoak, gertakari geologikoak eta bururatzen zaigun guztia, are gehiago, teknologiak aurrera egiten duen heinean. Horregatik guztiagatik, ez dugu ulertzen zergatik jarraitu behar dugun barrunbeen balioa eta barrunbeak kontserbatzeko premia aldarrikatzen.

Gertakari katastrofikoak Debabarreneko haitzuloetan

Aizkoltxo 3 haitzuloaren Galeria Handiaren bukaerako zatia guztiz betetzen duten sedimentuetatik gora, 10 metro baino gehiagoko potentzia lortuta.

Hamarkada askotan, espeleologiaren alorrean jardun ostean, ezin konta ahala bitxikeria ikusi ditugu Debabarreneko gure barrunbeetan, baina, betidanik, bereziki harritu izan gaituzte gertakari katastrofikoren edo suntsitzaileren bat iradokitzen dutenak. Ez da arraroa barrunbeetan espeleotema hautsiak aurkitzea. Haustura horiek, batzuetan, handiak izaten dira. Suntsiketak ere ikusi izan ditugu, bisitarien arduragabekeriaren eta pistak, errepideak edo harrobiak eraikitzearen ondorioz jazo direnak, baita arrazoi naturalen ondorioz ere.

Momiola muinoaren kareharria ustiatzen duen Aizkoltxia harrobiaren ikuspegia. Elgoibar. Eskuinean Zabala dorretxea ageri da.

Debabarrenean suntsiketa handia eragin zuen Bilbao-Behobia autobidearen eraikuntzak, joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren lehenengo urteetan. Horren ondorioz, erorketa handiak izan ziren Nabarriren zuloa izeneko haitzuloan, eta horrek Tantortako haitzuloa lurperatu eta Ermittia haitzulo arkeologikoaren zorua hondoratu zituen. Hori zela eta, desagertu egin zen aztarnategiaren zati handi bat. Era berean, harrobiak ere ez dira atzean gelditu, eta bereziki, Sasiolakoa eta Aizkoltxiakoa. Hurbil dagoenez, eta, ondorioz, kontrolatzen errazagoa denez, badakigu, Aizkoltxia harrobiak, gutxienez, dozena bat barrunbe suntsitu duela.

Debarroak, Mendaro eta Tantorta artean, zuen itxura, joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren bukaeran, Bilbao-Behobia autobidea inauguratu ondoren.

Era berean, azpimarragarriak dira Aizkoltxo 3 haitzuloan gertatu ziren erortzeak. Hasiera batean, kobazuloaren ondoan zegoen harrobi baten ondorioz gertatu ziren, eta, gerora, Mendaroko Kurutz-Gain industrialdera joateko errepidea eraikitzeko erauzi ziren lurren ondorioz.

Aizkoltxo 3ko gangan gelditu zen marka, haitzuloko lenar alderantzizkatu ikusgarrietako batetik zintzilik zegoen haitza erori ondoren. Erorketa hori gertatu zen Kurutz-Gain industrialdera joateko errepidea irekitzeko egin ziren leherketen ondorioz.

Beste erorketa guztiz natural batzuen fede ere eman dezakegu, gu izan garelako haien lekuko eta dokumentatu ahal izan ditugulako. Hori da Erreketaerrekaren galeriako azken zatiaren kasua. Bertako ganga erorita aurkitu genuen, mende honen hasieran, bisita batetik bestera. Gaur egun, jadanik ezin da iritsi ia barrunbearen azken ertzean dagoen lurpeko errekastoaren sorreraraino.

Erreketa haitzuloko errekaren galeriako azken zatiaren ikuspegia, duela bi hamarkada baino gehixeago, hondoratu ondoren.

Errekako Galeriaren azken zatiaren ikuspegia gaur egun, hondoratu ondoren.

Askoz harrigarriagoak dira Aixa haitzuloan eta Pagatza leizean ikusten diren erorketa izugarriak. Hain gertu daudela ikusirik, eta loturik ere egon daitezkeenez, horrek pentsarazten digu erorketak batera gertatu zirela, mugimendu sismikoren baten ondorioz.

Aixa haitzuloko eta Pagatza leizeko erorketak

Aski da Aixa haitzuloak gainean duen troka malkartsutik jaitsi eta kobazuloaren ahora gerturatzea, erorketaren handitasunaz ohartzeko. Horren ondorioz, bloke handiak pilatu ziren hondoan. Kobazuloan erorita daude dozenaka metro inguru, baina, zorionez, erorketa horrek ez du kobazuloa buxatu.

Aixa haitzuloaren ahoa, leizearen gainean dagoen trokaren hondoan, barrurantz jarraitzen duen bloke-jauzia hasten den lekutik aurrera. Lainoa ere ikus daiteke, hain zuzen, aire fresko eta hezearen ondorioz sortzen dena.

Aixa haitzuloko trokaren hondoan dagoen eta haitzuloaren ahoan, kobazuloa ia itxi arte, sartzen den bloke-jauziaren tamaina izugarria ikusirik, ezin dugu esan horren jatorria trokaren maldaren erosio naturala denik, baizik eta, bat-bateko gauza bortitzen bat gertatu dela.

Trokan behera doan bloke-jauziaren ikuspegia Aixa haitzuloaren ahotik begiratuta.

Aixako ahoaren barruan sartzen diren bloke handiek osatutako multzoa. Galeria handiaren zatirik handiena okupatzen dute, ganga ukitu arte.

Lehenengo bloke-jauziaren ikuspegia, galeriaren zati handi bat okupatzen eta buxatzen duena, Aixako kobazuloaren barrutik begiratuta.

Baina, hasierako bloke-jauzi hori jaitsi ostean, galeria horizontal zabal eta diafano batean dozenaka metro eskas egin ondoren, beherantz doan beste bloke anabasa izugarri batekin egingo dugu topo.

Eventos catastróficos cuevas Bajo Deba

Bigarren bloke-jauziaren ikuspegia, Aixa kobazuloaren barrualdean.

Leku horretatik aurrera, eta, gure ustetan, Aixako lehenenengo aretoa denaren hondo laua oinarekin ukitu ondoren, jaistean, blokeak gainetik edo azpitik zeharkatuko ditugu, eta ikusiko dugu denak ez direla kare-harrizkoak; izan ere, antzinako koladen zati handiak ere badaude.

Askatutako estalagmita talde handia, Aixako bigarren bloke-zatiaren parte dena.

Estalagmita bloke handi baten gainean eratu diren estalagmita handiak, Aixako bigarren bloke-jauzian.

Bigarren bloke-jauziaren ikuspegia beheko mugatik, gure ustetan, Aixako lehenengo aretoa denaren parean. Morkaiko Espeleologia Taldearen argazkia, 1975. urtekoa.

Gure irudiko, litekeena da batera gertatu izana bisitariak, Aixako esplorazioa hasi eta berehala, aurrez aurre ikusten dituen bi erorketa handiak, dardara edo mugimendu sismikoren baten ondorioz. Beste azalpen bat izan liteke Aixako trokaren hondoak izan zuen eboluzioa; izan ere, azpian zegoen aretoari eragin zion, eta, ezinbestean, aretoa erortzea ekarri zuen. Era berean, pentsa liteke ekitaldi katastrofiko horren ondorioz izan ziren dardarek ganga guztia bigarrenez botako zuela, biak hurbil daude eta.

Aixa haitzuloko hasierako zatiaren profil figuratuak, haien balizko bilakaera islatzen dutenak. Morkaiko Leizarpe Espeleologia Taldea.

Gangak erortzearen fenomenoa ez da Aixa kobazulora mugatzen. Handik gertu dagoen Pagatza leizera joanez gero, ganga guztia oso erorita dagoela ikusiko dugu. Kasu honetan, erorketak barruko areto handiari eragin zion. Horrek are gehiago berresten du mugimendu sismiko handi bat izan zela, inguru horri eta bertan dauden barrunbeei eragin ziena, baina, guztiei egotzi beharko litzaieke aldi berean gertatu izana. Agian, Pagatzako areto handiaren ganga erori izanaren arrazoia izan liteke oso laua zela, ia 4.000 metro koadroko azalera estali ahal izateko. Erorketaren arrazoi ere izan zitekeen espeleotema ugarien pisua jasan ezin izatea. Estalaktita eszentrikoen pilaketa koloretsuak zeuden, gaur egun, aretoko txoko batzuetako gangan ikus daitezkeenak. Bestalde, zoruan pilatzen diren bloke handien azpian ere aurkitu daitezke.

Pagatza leizeko areto handiaren ikuspegi orokorra. Leizea izen bereko baserriaren ondoan dago, Aixa haitzulotik oso gertu. Planoa ikusita, oso litekeena da bi barrunbeen arteko loturaren bat egotea, baina oraindik ez da lortu elkartzea. Evaristo Rodriguezen argazkia, Leizarpe Morkaiko Espeleologia Taldea.

Estalaktita eszentrikoz osatutako ganga, Pagatza leizeko areto handiaren txoko batean.

Pagatza leizeko planoa.

Artikulu honetan aztertu ahal izan ditugu Debabarreneko haitzuloei eragin dieten gertakari katastrofikoak (jatorri naturalekoak edo gizakien esku-hartzeen ondoriozkoak), eta aipamen berezia egin diegu Debabarrena inguruko barrunbeei. Adibidez, Erreketa (Elgoibar) eta Aizkoltxo 3 (Mendaro) haitzuloak eta Aiza haitzuloko eta Pagatza leizeko erorketak (Itziar, Deba). Hurrengo artikuluan, Mendaro inguruko haitzuloetan izan ziren erorketei buruz hitz egingo dugu.